- Arantza
- Artikutza
Loitzate - Mendaur mendi katearen ardatzetik pixka bat beizita gelditzen da baina kate horri lotutako gainontzeko tontorrak adina bada ia. Historiaurreko ondare oparoaz inguratuta dago eta horregatik bakarrik merezi du bisita: harrespil multzo esanguratsuak ditu bai bere hegoaldeko lepoan (Ibintza) eta bai bere iparraldeko bizkarrean (Gerasuko Ataka), eta baita IEan ere (Sorageta), nahiz eta hau horren ikusgarria ez izan. Larre-mendia da eta abere ugari larratzen da bertan, abeltzantzak itxuratutako paisaiak inguratzen du: hesiak, bordak, urraskak eta larre-motxeko hegi luzeak. Tontorra ere soila da, ikuspegi zabalekoa, apaingarririk gabekoa. Behin haraino helduz gero oso eskura gelditzen dira ardatz nagusiari lotutako beste hainbat tontor, gora-behera handirik gabe; bereziki ederra da Ekaitza aldera jotzen duen bizkarreko bidea.
Ibilbideak
| Ibilbidea | Abiapuntua | Gorabehera | Nork |
|---|---|---|---|
| Komizko Gaina, Ekaitza eta Mendieder Arantzatik | Arantza | 1381 m | inaxio |
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
IBINTZA harrespila (300 m.ra) · GERASUKO ATAKA harrespila (434 m.ra) · MUSTRIÑA harrespila (824 m.ra) · MUSTRIÑA 2 harrespila (831 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..
