Pagoeta mendia

inaxio·k

2024/11/26 - 20:51

Pagoeta tontorra
Pagoeta tontorra ©inaxio (20230624)
32 klik
Altuera:854 m
Beste izenak: Pagota
Mota:Mendia
Mendialdea:Ulizar
Abiapuntuak:
  • Gorriti
  • Orexa
  • Pagozelai
Lurraldea:Araitz

Urkietatik oso gertu dago (500 m.), gora-behera oso txikia da bien artean eta garaieran ere metro gutxiko aldea dago, baina badu bere txartelontzi propioa, eta horregatik ekarri dugu hona. Aldapa handia da Araitz aldean, hegoaldeko isurialdean, eta baita iparraldean ere, Urdanzarrateko leporaino; harek lotzen du Musaioko bizkarrera. Lepo honetatik igotzen da Pagoeta tontorrera bidezidor nabarmenena. Aipatutako Musaio eta, batez ere, Urkieta dira ibilbide berean lotzeko tontorrik egokienak. Gain aldeko paisaia nahiko irekia da, han-hemenka sakabanatutako pago eta elorri batzuk apaintzen duten larre eremu batek osatzen du, ertz batzutan azaleratutako karaitz zuriarekin batera. Bada txartelontzi dizdiratsu bat tontorrean.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Urkieta, Musaio eta Ulizar Orexatik 1000 m inaxio

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Urkieta mendia (518 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..