Portaleteko aparkalekutik abiatu eta Canal Roya eta Cirque d'Aneou bereizten dituen mendi bizkarra bilatzen du ibilbideak lehendabizi eta, behin gandorrera heldutakoan, hainbat tontor gainditzen ditu, tartean Cuyalaret, Pic d'Aneou, Peña Blanca... Lehenengo biak dira zakarrenak. Cuyalaretera igotzeko eskuak baliatu behar dira biderik errazena bilatuz eta jaitsierak ere kontu pixka bat eskatzen du (horregatik jarri dut zaila dela, baina tontor hau saihestu daiteke hegoaldeko hegitik). Pic d'Aneou igotzeko bideak ekialdeko malkar zakarrenak saihestu eta hegoaldeko hegia baliatuta egiten du gora. Handik aurrera zailtasun aipagarririk gabe egin daiteke aurrera gandorrean barrena, bide arrasto nabarmenenari jarraituz. Itzuleran Portaletera heltzeko arrasto egokia bilatu beharra dago, ez da horren nabarmena azken kilometroetan, baina larre eremu gora-beheratsu bat baino ez da.
| Eranskina | Tamaina |
|---|---|
| Portalet-dAneou.gpx | 129.98 KB |
Komentariorik ez..