Latras mendia

inaxio·k

2025/11/01 - 18:28

Latras tontorra hegoaldetik
Latras tontorra hegoaldetik ©inaxio (20250627)
24 klik
Altuera:2.105 m
Mota:Mendia
Mendialdea:Larra
Abiapuntuak:
  • Ernaz mt.
  • La Contienda
Lurraldea:Izaba

Murlong bezala Biarnoa eta Nafarroaren arteko muga-lerroari eusten dion tontorretako bat da (268. mugarria tontorretik gertu da) eta, hura bezala, Auñamendirako bidearen bazterrean gelditzen da, ez dute mendizaleek gehiegi erreparatzen bere tontorrean. Erraza da bien arteko bidea eta ikuspegi zabaleko panoramika eskaintzen du tontorretik; harri pila xume bat baino ez dago bertan. Nahi izanez gero bizkarrean gora jarraitu daiteke, Anie aldera, tarte luze xamar batean inongo zailtasunik gabe, 2.189 m.ko kotara heldu arte, baina ez zaio beste tontor honi, itxuraz, izenik egokitu oraindik eta ezin aipatu. Beste tontor honetan nahi beste denbora eman dezakezue Añelarrara heltzeko zeharkatu beharreko karaitzezko labirintoa nola gainditu makinatzen: ez da lan erraza! Gero, etorritako bizkar beretik atzera egin, Auñamendirako bidera jaitsi edo Le Pourtet tontorrera heltzen saiatu zaitezkete: gertu gelditzen da hau, baina bidea ez da horren erraza eta nabarmena.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

268 mugarria (127 m.ra) · Murlong mendia (428 m.ra) · 269 mugarria (486 m.ra) · 267 mugarria (557 m.ra) · 266 mugarria (947 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..