Atxulegi eta Soporro Ainhoatik ibilbidea

inaxio·k

2025/12/08 - 17:57

6 klik
Abiapuntua: Ainhoa
Zailtasuna: Erraza
Igoera metatua:640 m
Luzera:10.10 km
Iraupena: 3 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:
Noiz egina: 2025-12-08

Hasierako tarte ez da politena, pista zabal batean gora egiten sigi-saga altuera irabaziz, baselizara heldu arte. Izatez, gurutzebidea da tarte hau, hainbat gurutze zuri ikusiko ditugu bide bazterrean. Zorionez debekatuta dago motordun ibilgailuekin igotzea, berarizko baimena izan ezean. Baselizaren inguruetan nabari da jende asko erakartzen duen lekua dela, estimatua, oso txukun dago ingurua. Handik gora aldapa zakartu egiten da, Atxulegiko gain zabalera heldu arte. Atxulegiko gaina pasata paisaia ederragoa da, bista zabalak, pottokak, larre garbiak.. Itzulera tontorra saihesten duten bideetatik egin dezakegu, iparraldeko isurialdetik nahiz hegoaldekotik.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
2025-12-08-ainhoa-atxulegi-soporro.gpx89.66 KB

Komentariorik ez..