Olarteko San Bartolome eraikin xumea da, eta bertan ikusi beharreko garrantzitsuena nabea estaltzeko formula da, edo hobe esanda zen. Formula hori ez zen Bizkaian zegoen bakarra, baina bai ondo ikus daitekeena. Mozketa herrikoia du; halaber, oso modu zorigabean berritu zenez gero egun ezinezkoa da ikustea hasierako helburua. Buruko aldean, sabai moduan izarrak dituen gurutzeriadun ganga dago, eta bere plementoetan marrazkiak zeuden pintatuta, nahiz eta egun galduta dauden. Itsasontzi baten brankaren antzeko itxura dauka orain nabeak. Horrela, egun, lehen kanoi baten gangarena egiten zuen egitura horretan zehar, teilatupea ikus daiteke, zuriz margotuta, ganga bera osatzen zuen oholtza kendu egin delako. Erromaniko berantiarreko edo inertziako lana ematen du eraikin honek, XIII. mendekoa, eta jatorrizko hartatik alboko atea besterik ez da geratzen. 1510. urtearen inguruan, jatorrizko eliza hura ia osorik berregin zen: perimetroa osatzen zuen hormaren zati bat, puntudun sarrera, gangak, koruko leihoa eta abar. Altzariari dagokionez, bereziki nabarmendu behar dira errenazimenduko Artzainen Agurtza, eta Errukiaren erlieb ; azken horrek Beaugrantar eskultoreek XVI. mendean Bilbon izan zuten lantegiaren ezaugarriak dituena.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Ibarra auzoa (190 m.ra) · San Roke ermita (418 m.ra) · Aranguren dorretxea (552 m.ra) · Zaloako Ama Birjina ermita (740 m.ra) · San Sebastian ermita (930 m.ra) ·

