Lareki mendia

zuriain·k

2008/03/18 - 08:34

Lareki
Lareki ©zuriain (2008-10-04)
1866 klik
Altuera:1.156 m
Beste izenak:
  • Larreki
  • Larekiko haitzak
Abiapuntuak: Azparren
Lurraldea:Nafarroa

Baxatik hego-ekialdetik, gandor harritsu bat hedatzen da ekialdetik mendebaldera. Lareki haitzak dira. Baxa-ra igoz gero, eta txangoa luzatu nahi badugu, bi mendion arteko ibar estura jaitsiko gara, bidexka erdi ezabatuetatik. Komenigarria da aldez aurretik gailurra non dagoen ongi zehaztea –erraz antzematen da-, Zaburriko baso trinkoan sartutakoan ez baitago asmatzerik ongi gabiltzan ala ez. Bestalde, gailurreko harrizko horma igotzeko bide gutxi daude. Hoberena, gailur azpitik abiatzen den arrakala estutik igotzea da. Eskalatu egin beharko dugu, erraz baina deserosoki, kairn batzuen eta ezpelen laguntzaz. Gailurra irekia da, eta ikuspegi oso zabala eskaintzen digu Itoitz urtegiaren eta Aretako mendien aldera.

Mendialdea*: Areta

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..