Altuera:1.006 m
Beste izenak:
- Patatalur
- Lertzamendi
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
- Gorostietako mendatea
- Saldias
Lurraldea:Nafarroa
Gorostietako lepoa eta mendatea mendebaldetik zaintzen duen mendia da Lertza. Inguruko beste hainbat mendiren antzera, Lertza baso ospelez estalirik dago. Beharrik, pagoek soilune bakan batzuk uzten dituzte gailurraren inguruan, eta paisaia apur bat ikustea ahalbidetzen dute. Hegoalderago mendiak altuera galdu eta Patatalur izeneko bizkarra hasten da. Bertan Zurittu-Berri trikuharriaren hondakinak daude, hauek ere pagadi garbi eta garoen artean.
M. Belaskok bere Hiztegi Etimologikoan dio Lertza izena "Ler" (pinu) hitzetik etor litekeela, baina arraroa litzaketeela inguru hauetan pinurik egotea. Agian "Legartza" hitzaren laburdura izan liteke.
Iruzkinak
Komentariorik ez..

