Zaziain mendia

zuriain·k

2010/02/02 - 09:39

Alotz herrixkaren hondakinak
Alotz herrixkaren hondakinak
©zuriain (20100131)
2408 klik
Altuera:834 m
Beste izenak: Zazigain
Abiapuntuak:
  • Nagore
  • Landakoa
Lurraldea:Nafarroa

Itoitzko urtegi erraldoiaren eraikuntzak itxuraldatu egin zituen Artzibarko paisaia basati eta lasaiak. Hainbat herri jendez hustu eta ito egin zituzten, Urrobi eta Irati ibaiek urraturiko arroil (bazter hauetan potxe hitza erabiltzen da) ederrak urpean gelditu ziren, porlanezko uharkek eta errepide berriek hautsi egin zuten ibarren bakea...
Txintxurreneako potxea izan zen triskantzaren adibide garbienetako bat. Legea nahierara moldatuz, hegaztien babesgune garrantzitsua zena axolagabeki urperatu zuten. Ura Nagore herriaren etxeetaraino iristen da egun.
Zaziain dugu Txintxurrenea mendebaldetik menderatzen duen gaina. Bakartien artean bakartia, plazer hutsa da pista eta bidexka erdi galduetan barrena ibiltzea, Otsa, Zarikieta eta Labiako gainak begira ditugula. Gailurra ez da oso nabarmena, eta gpsak emanen digu haren berri. Bada, mendebalderago, Lutxandi izeneko gainan, erpin geodesiko bat -zonaldeko lurrikarak neurtzeko jarria-, gailurren argazkiak maite dituztenentzat.
Izenari dagokionez, M. Belaskok dio egun Zazigain izena erabiltzen bada ere, jatorrizko izenaren moldaketa izan litekeela, eta -ain atzizkia -eta ez gain hitza- egon litekeela izenaren oinarrian.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..