PR-NA-82: Iribas - Aralarko San Miguel ibilbidea

inaxio·k

2010/08/17 - 17:51

3236 klik
Abiapuntua: Iribas, Baraibar
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:650 m
Eskema: Iribas - Burdingurutze - Ata - San Migueleko lepoa - Zubarrieta - Lapastegi - Baraibar - Iribas.
Luzera:20.00 km
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Nafarroa

Ibilbide ederra eta atsegina, gehiena basoan barrena eta nahiko ondo markatuta dagoena. Arreta pixka bat jarri behar da Baraibar aldera jaistean, errepidea gurutzatzen den momentutik hasi eta Lapastegiko porlanezko pistara heldu arte, tarte horretan ingurua nahasiagoa baita: landaretza itxiagoa, zeharkatu beharreko larre eremuak, bide arrasto gurutzatuak e.a., baina tarte horretan ere seinaleak egon badaude. Zubarrieta eta errepidea bitartean berriz baso lanetan ari dira (2010ko abuztua) eta tarte batzuetan bidea adarrez estalita gelditu da.

Bidean ikusi beharrekoak:Artxueta
Arrastoa:
EranskinaTamaina
PR-NA-82.GPX183.09 KB
Oharrak: Antza denez ibilbidea Lekunberritik abiatzen da, baina dena errepidea denez, baztertu egin dut. Santutegitik ere ez naiz pasa, lehendik ere aski ikusia dudalako.

Komentariorik ez..