Gazolatz mendia

zuriain·k

2017/01/11 - 13:34

Gailurra, Gazolatz herriko bidetik
Gailurra, Gazolatz herriko bidetik ©zuriain (20161116)
990 klik
Altuera:554 m
Lurraldea:Nafarroa

Iruñetik hurbilen dauden mendietako bat izanik (hurbilena, seguruenik, Ezkaba kenduta), inpresioa dut Gazolatz ez dela batere ezaguna Iruñerriko biztanleentzat, Zizurkoak kenduta. Ardoi auzotik hurbil dagoen zatia nahiko urbanizaturik dago, antenak, porlanezko pistak, landaturiko zuhaitzak... Baina gailurrera hurbildu ahala, mendia nagusitzen da, eta tonterreko geodesikoan gaudela, "benetako" mendi batean gaudela sentituko dugu. Paisaia handirik ez ditugu gailurretik ikusiko, baina beheragoko lepoetatik Iruñerria osoa izanen dugu begien bistan.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..