Puig Perero mendia

zuriain·k

2017/03/14 - 12:13

Puig Perero
Puig Perero ©zuriain (20170304)
809 klik
Altuera:927 m
Abiapuntuak: Cruzeta mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Izena ikusita, edozeinek usteko zuen Kataluniako mendi bat dela hau, baina Nafarroan dago. Nafarroaren bi irla dira Petilla. "Irla" handian Petilla herria dago eta txikia (Bastanes izenekoa) erabat despopulatuta dago. Kondairak Aragoiko eta Nafarroako erregeen arteko apustu bat aipatzen du lurralde horien eskualdatzea azaltzeko. Egiaz, Aragoiko errege Pedro II.ak garaiz ez ordainduriko zor bat izan zen bitxikeria historikoaren arrazoia. Egun, Petilla ezagunagoa da Santiago Ramón y Cajal ikertzailearen jaioterria izateagatik.

Erliebe nahasiko mendialdea da hau, eta hiri handietatik urrun izanik, ez da erraza inor ikustea bertan. Gainera, gain asko haizerrotek hartuta daude, eta horrek ez ditu mendizaleak erakartzen. Baina Euskal Herriko txokorik bitxienetako bat ezagutu nahi izanez gero, Puig Perero aukera polita da.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..