Jatorrian, harlangaitzezko eraikin polit hori Ugartetarren egoitza noblea izan zen. Izan ere, Manuel de Ugarte y Orue izan zen XVIII. mendearen hasieran altxarazi zuena, eta bere familiaren armarria eraikinaren fatxadaren erdialdean ikus daiteke oraindik, eraikuntza inguratzen duen zurezko teilatu-hegal landuaren azpian, hain zuzen ere.
Merezi du, bereziki, jauregitxoaren lau izkinetan begiak teilatu-hegalera altxatzea. Bertan, zuraren tailuak irudiak osatu dituela aurkituko dugu. Buelta ematen ari garela, irudi horien bila, ikusiko dugu izkinetan eta ate eta leihoen inguruan adreiluen ordez harlanduak erabili direla, eraikuntzaren itxura are gehiago hobetzeko. 1983tik herriko Kultur Etxea da
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
San Anton Armuru ermita (75 m.ra) · Amurrio (216 m.ra) · Andra Maria eliza (335 m.ra) · Urrutia jauregia (371 m.ra) · Amurrio (376 m.ra) ·

