Otsamunho mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Otsamunho iparraldetik
Otsamunho iparraldetik ©zuriain (2009-03-23)
2047 klik
Altuera:901 m
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Aldude
  • Banka

Lindus mendiak bi mendikate luzeren giltzarri moduan jokatzen du: bata, nagusia eta ezagunena, Adartzan hasi eta Mehatze eta Laurinagako gainetan zehar luzatzen da hegoalderantz. Bestea, apalagoa garaieran eta ospean, lehengoaren paraleloan hedatu eta Aldudeko bailara erdibitu egiten du.
Hegoaldetik hasita Urtarai dugu mendilerro honen lehenbiziko gaina. Katea iparralderantz luzatzen da gorabehera handirik gabe, Teilarriko eta Meharroztegiko lepoak gurutzatuz. Azken lepo honetatik gertu gelditzen zaigu Errolako bizkar belartsua. Ez dugu gorabehera handirik aurkituko Otsamunhoko gailurrera iristeko, non harria azaltzen hasten baita. Handik aurrera, Otsatxar gaina besterik ez dugu aurkituko kateak altuera galdu eta Aldudeko bailaran galdu baino lehen.
Gain hauetatik guztietatik ikuspegi apartak izanen ditugu, Aldudeko baileraren eta inguruko mendi ikusgarrien gainetik.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..