- Aralarko guardetxea
- Errazkin
- Intza
Belokiren parez pare dagoen mendia, Guardetxetik gertu. Gandor luzea du, arkaiztsua eta basoa bertaraino iristen da hegoaldeko ixurialdean. Basoaren azpian leize zuloz jositako karst eremu zabala dago eta zaila da bertatik pasatzea. Erraza da oso eremu horretan norabidea galtzea eta komeni izaten da iparrorratzaren laguntza.
Iruzkinak
Gertuko helburuak
ARAKIL etxola hondoa (698 m.ra) · LERRITZ tumulua (712 m.ra) · ARAKIL zutarria (713 m.ra) · LERRITZ trikuharria (725 m.ra) · Unako putzua putzua (750 m.ra) · LERRITZ zutarria (785 m.ra) · Eulatz mendia (894 m.ra) · Illobi 1 harrespila (964 m.ra) · GARRAZTITA trikuharria (986 m.ra) · Bustintza borda (996 m.ra) · ZEONTZA trikuharria (997 m.ra) ·
Waypoints
Komentariorik ez..

ibilbidea
Bidea Albin hasten da. Hor dauden txabolen ondotik pasa eta bideak berak eramaten zaitu. Pinudi bat eskuinean utzi ondoren, apaiz baten oroimenezko estela bat aurkituko duzu: eskuineko bidetik jo. Zonalde harritsu bat zeharkatu ondoren artzain txabola bat aurkituko duzu belardi batean. Aurrera jo eta harantxo batean sartuko zara. Eskuinean duzu Beloki eta ezkerrean Txameni. Belokira igo ondoren lepotik pasa eta Txamenira. Eta eguraldi ona baduzu animatu zaitezke aurrean duzun piramidetxoa (Ttutturre) igotzen.