Txorrotxarria mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Txorrotxarria, ipar isurialdea
Txorrotxarria, ipar isurialdea ©zuriain (2008-04-26)
1794 klik
Altuera:1.517 m
Beste izenak: Fernando
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Igari
  • Igari mt.
  • Laza
  • Bidankoze
Lurraldea:Nafarroa

Atuzkarratz mendilerroko erdiko adarrean dago Txorrotxarria eta Kakuetarekin batera, inguruko mendirik garaiena da. Malda handiak izan arren, eta bere izena gorabehera, profil leun eta borobilekoa da Txorrotxarria. Mikel Belaskok bere Hiztegi Toponimikoan "Zorrozteko harria" adiera hobesten du, "Harri zorrotza"ren ordez.
Zenbait mapatan Fernando edo Ferniando izena ere agertzen da, borda baten jabearen oroigarri seguruenik.
Txorrotxarriaren hegoaldean badago altuera beretsuko beste gailur bat, Pulpitera edo Astipunta izenekoa.
Igoerak luze eta neketsuak dira, bai hegoaldetik (Igariko mendatea, Xabros eta Binies sakanak), bai iparraldetik (Lazako mendatetik). Horrek eta bere kokapen urrun eta isolatuak bisitak urritzen dizkio erraldoi honi.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..