Zaboze mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Zaboze
Zaboze
©zuriain (2009-10-19)
2909 klik
Altuera:1.178 m
Beste izenak: Gaztelu
Zerrenda:EHMK
Mendialdea:Arbaila
Abiapuntuak:
  • Donaixti-lbarre
  • Hozta

Zabozeko dorrea Arbailako mendimultzoaren gainean zutitzen da talaia bakarti baten antzera. Hor ez duzue biderik ez ibilbide erosorik aurkituko. Pistek eta errepideek ezin izan dute karst eta lapiaz gotorrak urratu. Ustiatu ezinezko pagadiek harrizko kaos bat ezkutatzen dute, non ongi pentsatu behar baita urrats bakoitza.
Mapa, bruxula eta GPSa ezinbestekoak izanen ditugu, eta hala ere nekez iritsiko gara dorre haidor honetara. Bertatik, Arbailetako ikuspegi zoragarria izanen dugu sari. Gure oinetan, Lahondoko poljea, Euskal Herriko mendimultzo karstiko handienetakoa den honek gordetzen dituen harbitxietako bat. Izan ere, esmeralda itxurako sakonune berde eta laua da Lahondo. Bertan, inguruko mendietatik iragazkitako urak aukitzen du aterabidea, Bidouze erreka sortuz.

Mendialdea*: Arbaila

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Donaixti-lbarre .. Zaboze Donaixti-lbarre BatenBat

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints

Komentariorik ez..