Udiarragako Andra Maria ermita

Enezubi·k

28/04/2011 - 20:56

Udiarragako Andra Maria Ermita (Santutegia). Ugao
Udiarragako Andra Maria Ermita (Santutegia). Ugao ©Enezubi (20260508)
638 klik
Mota:Ermita
Udalerria:Ugao
Mendea: XVIII
Iraupen egoera: Bueno

 

Udiarragako Andra Mariren Baseliza da Ugao-Miraballesko ondare artistiko-monumentalean gailentzen den elementua, inolako zalantza barik. Monumentu hau 2011ko urtarrilaren 18tik kultur intereseko ondasun gisa izendatuta dago,monumentu kategoriarekin. Aintzinatik, gutxi gora behera Behe Erdi Arotik datorkigun ahoz ahozko tradizioak, Udiarragako And​ra Marik inguruko herritarren artean mirariak egin zituela diosku. Horrek, XVI. mendetik gaur arte, Ama Birjinarenganako eraspena inguruko herri guztietara zabaldu du.

Egun ezagutzen dugun Udiarragako Andra Mari Baseliza, Ugao- Miraballes hiribilduaren esparruan dena, 1775. urtea arte Udiarraga mendian zenaren ostekoa da. 1776an, hondatuta zegoen Udiarraga mendiko baseliza hori bota eta Bartolome Deuna Elizaren ondoan, aspaldian, Santo Kristo baseliza zen lekuan eraikitzea eta azken honen irudiak berrira eramatea erabaki zen. Eginkizun honen arrazoiak beste zenbaiten artean ondoko hauek ziren: Baseliza zaharrera joateko eragozpen edo zailtasunak, Erromeria egunetan hain leku bakarti eta jendebakoan gertatzen ziren iskanbilak, Elizinguruak edo prozesioak eta erromesen eta elizkoien erremusinak zirela eta, errepide nagusiaren ertzean izatea, Parrokiatik hurbil izatea horrela honako hau, batez ere errekako uholdeak direla eta, erabili ezingo balitz berria erabil liteke, Baseliza zaharraren kokaguena zela eta, Zeberioko herriarekin zituzten jabego arazoak.

Baselizak dauzkan 200 urte pasatxoetan, ia oraintsu atxeki zaion abadetxea izan ezik, ez du funtsean beste aldaketarik jasan behar izan. Aurre aldeak ezerk baino hobeto zehazten du baseliza. Honetan honako bi alderdi edo zati hauek bereiz genitzake: Bata, toskana tankerako zutabeak eta erlatx bikainak inguraturiko goitik beherako errektangelu itxuradun panela eta bestea, Bizkaiko erlijio arkitekturan ezaugarririk nabarmenentzat har daitezkeen marra kurbo eta tontorreko gogorkarriekin elkartzen diren gorpurtz bidun dorreak. Barrukaldeak, berriz, ia zati berdin bitan banatutako barneluzegoa dauka, baita beso nabarmendun elizgurutzea eta bost zintzilikariodun zortzi aldeko elizburua ere. Hauez gain, beste ezaugarriok ere aipa genitzake: Oinean koru altua eta sakristia, ezkerreko elizbesoan dagoen leku txikitxoa, alegia, sapaian, bai barneluzegoaren zatiari, bai elizgurutze osoari dagokionez, lunetodun kainoizko gangea eta erradiodun ertzez estalita dagoen kapela nagusia.

Altzariei gagozkielarik, baseliza zaharretik ekarritako erretaula nagusia. Berau, irudien bikaintasunarengatik aipatzekoa bada ere aipagarriagoa da egur polikromatuan egindako egundoko arkitektura lan bikainarengatik. XVII, XVIII. mende aldaketako Bizkaian egindako erretaularik interesgarrienetarikoa da. Hala ere, 1680an lan hau egin zutenak ez ziren bizkaitarrak, Juan Alonso de Biadero eta Pedro de Laynez kantabriarrak baizik.

Irudien artean honako lau hauek aipatu behar: XIV. mendekoa eta gotiko tankerakoa den Gure Udiarragako Andra Mariren irudia. Umerik gabeko (ziurrenez galduta), otoitz egiten eta zaharberritze ugari ezagutu duen Andra Maria da. Erretaularen garaikideak diren eta ume bana duten San Jose eta Paduako San Antonioren irudiak eta 1500-1530ean egindako eta ziuraski botatako Kristo baselizatik ekarritako manierismo adierazgarrian oinarritutako buru handi eta bizi-bizidun Jesus gurutzekoaren irudi bikaina. 1848an urtutako eta biribildutako Udiarragako kofradiaren galdara ere aipagarria da. Beraz, eta Udiarragako baselizarekin amaitzeko, parrokiak ez diren eraikuntzei dagokienez, Bizkaian garatu zen arkitektura barrokoan, Udiarragako baseliza hau, handienetarikoa eta diseinu kalitaterik hobeenetarikoa duenetariko dugula, XVIII. mendearen bigarren erdialdeko neurridun arkitektura kultuarekin bat datorrela eta sasoiko pertsonarik nabarmenetarikoa den Iturburuko Juanen diseinu lanari zor diogula esan genezake.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Comentarios

No comments.

Near targets

Ugao-Miraballes concejo (141 m.ra) · San Bartolome eliza (192 m.ra) · San Lorentzo? ermita (500 m.ra) · Ugao-Miraballes udalerria (910 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints