Antonio Santuen ermitea-kurutze tokia. Andra Mari parrokiaren aurrekalde inguruan da; zenbait izen izan ditu: lehenengo, eraiki ondoren, XVIII mendean, Vera Cruz; mende bat geroago, San Antonio eta Aingeru Guardakoa eta geroago, Kristoren eta Paduako Antonio eta Antonio abata Santuena. Aipagarria da, bere neurria zein kalitatea kontutan hartuz, Euskal Herrian berezia dan eraikuntza herrikoia da. Eliz-barne bakarra dauka zati bikoa eta kapera nagusia altuera txikiagokoa eta estuagoa. Atalik aipagarriena ataria da, oso garaia, toskano zutoin bi ditualarik. Paduako San Antonio irudia rokoko motakoa da (XVIII mendekoa) eta San Antonio Abatarena barrokoa; gainerakoak, Jesukristorena, Ama Birjinarena eta San Joan Bateatzailearena, espainiar- flandriar tradiziñozkoak (XVI mendekoak) eta hiru aldareak, neoklasikoak.
Comentarios
No comments.
Near targets
Hilario de Soloeta eraikina (52 m.ra) · Andra Mari eliza (56 m.ra) · Elexalde concejo (134 m.ra) · Jesusen Bihotza? ermita (181 m.ra) · Sabino Arana parzonería (312 m.ra) · Olabarri parzonería (363 m.ra) · San Migel ermita (931 m.ra) · San Juan ermita (1.000 m.ra) ·
