? trikuharria

inaxio·k

11/10/2016 - 21:47

1
1 ©inaxio (20161009)
1834 klik
Tipo de megalito:Dolmen
Área megalítica:ALTZANIA
Elementu kopurua: 1
Deskribapena:

Muskilin mendiaren IMko isurialdeko pagadiaren itzalean harrotutako muino txiki eta harritsu baten gainean kokatuta dago. Neurri handiko bi harlauza nabarmentzen dira lurrazalean, paraleloki lerrokatuta daudenak, bata bestea baino askoz motzagoa. Goi aldekoa zartatuta dago.

Baina ez daude muinoaren gain-gainean, muinoaren Iparraldeko isurialdean pixka bat behera eginda baizik. Tumuluko harritza ez da nabarmena inguruan, nahiz eta landaretzarekin (ahabia) estalita ere egon daitekeen. Neurri handi xamarreko beste harri batzuk badira bi harlosa horietatik gertu, bertako berezko harriak ematen dutenak.

Territorio:Ziordia
Altitud:816 m.
Exactitud de la ubicación: Exacta (~25m)
Señalado: No se observa ninguna señal
Reconocible: Fácilmente reconocible
Cómo llegar: Urdalur urtegiaren presaren parean dagoen aparkalekutik 200 bat metrora mendian gora abiatzen den pista zabalak gerturatzeko erraztasuna eskaintzen du, nahiz eta muinoa bera bidetik aparte egon. Pista hori Muskilin mendiaren bizkarrera igotzen da. Debekatuta dago autoz igotzea baimena izan ezean.

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Hilharriak taldekoek fitxatua dute ustezko trikuharri hau, baina ez dute benetakotzat jotzen. Ez dut ezabatuko halere, oso nabarmena baita bere itxura, eta aipamen bezala utzi nahi dut hurren aurkitzen duenak ezaguna dela jakin dezan.

Near targets

MOTTO trikuharria (294 m.ra) · Orobe koba (871 m.ra) · Orobeko Haitza mendia (888 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 4·ra, 4 guztira