Montemotxa mendia

zuriain·k

21/10/2019 - 10:01

Montemotxa
Montemotxa ©zuriain (2019-10-21)
32 klik
Altitud:622 m
Puntos de partida: Eneritz
Lurraldea:Nafarroa

Eneritzko harrateak Santa Barbara eta Txaparro mendietatatik bereizia, Montemotxa bizkar erakargarri bat bezala nabarmentzen da Izarbeibarreko herrien gainean.
Ez da erraza mendi hau igotzea, soroek ia erabat inguratzen dutelako, eta batez ere, gainaldea sasiek hartuta dagoelako. Hala ere, badago bidexka bat mendebaldeko lepotik abiatu eta gailurreraino eramanen gaituena arazo handirik gabe. Kontuz ibili beharko dugu harri pilak begien bistatik ez galtzeko, bestela borroka latza egin beharko dugu landaretzarekiko.
Gailurrean, bi metrotik gorako harrizko gurutze bat topatuko dugu, "Gloria a Dios, Rey eterno de los Siglos" mezuarekin, 1900 urtean jarrita. Paisaia norabide guztietan zabalik dago.

No comments.

Near targets

Santo Domingo eraikina (484 m.ra) · Txaparro mendia (981 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints