Basagatz mendia

inaxio·k

2008/04/01 - 23:39

Tontorra
Tontorra ©inaxio (20080329)
2690 klik
Altuera:990 m
Beste izenak: Uzkita
Abiapuntuak:
  • Leotz
  • Iratxeta
  • Olleta
Lurraldea:Nafarroa

Haize-erroten sail batek mendean hartuta dauka tontorra, baina haien beso luzeei bizkarra emanez gero ikusmira polita eskaintzen du Iparraldera. Tontorrean erpin geodesikoa du, eta abereentzako harrizko itxitura bat, haize-erroten mantenurako urratutako pista zabalaren aldamenean. Badira beste bi gain urrutira gabe, gora-beherea handirik gabe bisitatu daitezkeenak. Santa Ageda gaina IEan dago (X621110, Y4720589, 948 m.), eta ez da gehiegi nabarmentzen, baina liburuetan aipatzen da eta tontorra harripila batez markatua du. Alto de la Marquesa berriz HMan dago (X621326, Y4719236, 984 m.) eta haize-erroten sailari jarraitzea aski da bertara heltzeko; gain-gainean du horietako bat.

Komentariorik ez..

Near targets

Bat ere ez.

Beste mapatan ikusi

Waypoints