Arlengo Harria mendia

zuriain·k

2009/07/01 - 13:11

Arlengo Harria
Arlengo Harria ©zuriain (2009-07-01)
3301 klik
Altuera:972 m
Beste izenak: Lengarria
Mendialdea:Belateko mendiak
Abiapuntuak:
  • Leurtzako urtegiak
  • Orokietako mendatea
  • Eltzaburu
Lurraldea:Nafarroa

Leurtzako urtegiak inguratzen dituzten gainetatik ezezagunena dugu Arlengo Harria, baina horrek ez du erran nahi mendi interesgarria ez denik. Pagadi zabalen itzala, haren inguruetako monumentu megalitiko ugariak, bide zoragarriak... baita ohiko ibilbideetatik apur bat aldentzeko plazerra ere.
Inguruko mendiak ez bezala, Arlengo Harria lapiaz neketsu batez estalita dago. Ez dago, beraz, bide zehatzik gailurrera iristeko, eta harkaitzez harkaitz ibili beharko dugu tontor bikoitzeraino. Hegoaldeko gailurrak oso ikuspegi mugatua du, basoak ia erabat estaltzen baitu. Iparraldekoa irekixeagoa da eta gertuko mendiak ikusi ahalko ditugu bertatik.
M. Belaskoren hiztegian irakur dezakegu mendi honen izena "Arri-leun" elkarketatik etor litekeela, edo bestela "Erlaun" hitzetik ere, inguruan erleentzako toki egokirik sumatzen ez den arren.

Komentariorik ez..

Near targets

ZUMARDENA trikuharria (329 m.ra) · PITXORTZARKO GAÑA 3 trikuharria (436 m.ra) · PITXORTZAR 2 erdi trikuharria (576 m.ra) · PITXORTZAR 1 ekialde trikuharria (609 m.ra) · MUGASORO trikuharria (899 m.ra) · LEURZA zutarria (899 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints