Altuera:1.171 m
Mendialdea:Gorobel
Abiapuntuak:
- Añes
- Lendoño Goitia
- Llorengoz
- Madaria
Lurraldea:Araba
Somo Garobel mendikateko bigarren tontor garaiena izan arren, Eskutxiren ondoren, inguruan dituen Ungino eta Tologorri ikusgarriek bereganatzen dute mendizaleen arreta. Ondorioz ezezaguna eta gutxi bisitatua da Somoko buzoia. Ungino eta Tologorrik Aiara bailarara amiltzen diren hormatzarrak dituzte. Somoko tontorra ordea lau-laua da, eta bere magalak leunak. Mendikateko bazter gehienak bezala larreek eta lapiazak estaltzen dute mendi osoa.
Mendialdea*:
Garobel / Sálvada
Komentariorik ez..