- Otxobi
- Errotz
- Sarasate
- Eritze Itza
Inguruko beste hainbat bezala artadiak estalitako mendia da Illunbeta, artea nagusitu da bere isurialde guztietan, leku askotan zorua biluzterainoko itzala eratuz, baina bere gain alde zabalean belarra hazteko adina argi pasatzen uzten du eta horrek ematen dio bere gailurraren inguruari itxura eder hori. Artadiak berak ixten du paisaia tontorrean, Errotz aldeko ikuspegia ez beste. Iparralderago dagoen beste mutur batean bista zabalagoa da. Tontorrean harripila bat baino ez dago, Otxobi eta Saratsate bereizten dituen hesiaren aldamenean. Bertara heltzeko arrastorik nabarmenenak hegoaldeko lepotik datoz, Errotz eta Otxobi arteko bidearen mendatetik, baina gailurrera gerturatu ahala bidea bidezidor ugaritan banatu (zaldi eta behorren bazkaleku eta abaro dela ematen du baso hori) eta arintzen doaz, desagertu arte. Nolanahi arazo handirik gabe jarraitu daiteke gora basoan barrena, artadiaren azpia nahiko garbia da (jaitsieran GPSari erreparatzea komeni norabidea ez galtzeko). Ibilbidea osatzeko egoki gelditzen da Bizkai luzea hegoaldean, eta baita Larraundi txikia ekialdean.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
