Andra Mari eliza

Enezubi·k

2026/08/20 - 11:58

Andra Mari Eliza. Igorre
Andra Mari Eliza. Igorre ©Enezubi (20260820)
22 klik
Mota:Eliza
Beste izenak: Santa María de la Asunción
Udalerria:Igorre
Mendea: XII
Iraupen egoera: Ona

Andra Mari eliza. 1208. urte inguruan eraikita. Hiru eliz-barne ditu, neurri irregularreko bi zatitan, zenbait materilez egindakoak, neurrizko berezitasuna kanpokaldetik, era eta neurri askotako harlanduaz eta langaitzezkoaz, e.a. Parroki honetan argi ikusten da eraikitzearen prozesua, handiagotzeak, barrikuntzak... Holan ba, XVI mendeko hasierakoak dira aurrekaldea, leiho borobila, koruko ahoratzearen zutabetxoak, koru zaharreko sarrera eta espainiar-flandriar klabea San Pedroren irudiagaz. Alboetako eliz-barne edo eliz-kurutzeak, ekonomia arazoak zirala ta, 1788.ean eraiki ziran, kanpandorrearen eraberri - tzeagaz batera, hau tximistaz kaltetu zalarik, mende bat lehenago. Lehentxoago, 1770.ean, dituan lau erretauletatik bat, Bilboko Joan Sainduen eleizeari erosi jakon. Horreitatik garrantzitsuena, nagusiena da, banku gainean dago eta hiru kale eta atikoa edo goiko atala ditu. Harburu edo baldatxoen gainean, salomoniar erako zutabeak dira, okerturiko  alboak dituelarik eta aurrekaldean aingeruen buruak, hostoak eta fruituak dagozelarik. Sagrario nagusia zilarrezkoa da, lehen aipaturiko gaiez hornituta eta gainaldean kurutzea. Beste erretaulak, Sortzez Garbiarena (neoerrenazentista-barrokoa); Santa Barbararena (neoklasikoa), Errosarioaren Ama Birjinaren irudiagaz, prozesiñoetan ataratzeko eta azkenik, San Pedro Damutuarena dira.

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

San Antonio ermita (56 m.ra) · Hilario de Soloeta eraikina (107 m.ra) · Elexalde udalerri-burua (169 m.ra) · Jesusen Bihotza? ermita (171 m.ra) · Sabino Arana auzoa (295 m.ra) · Olabarri auzoa (383 m.ra) · San Juan ermita (959 m.ra) · San Juan auzoa (983 m.ra) · San Migel ermita (987 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints