Sagrada Familia eliza

Enezubi·k

2026/08/21 - 22:01

Sagrada Familia Eliza. Urduña
Sagrada Familia Eliza. Urduña ©Enezubi (20260821)
32 klik
Mota:Eliza
Beste izenak:
  • San Juan
  • Jesuiten Eliza
Udalerria:Urduña
Mendea: XVII
Iraupen egoera: Ona

Familia Sakratuaren eliza (Jesuiten eliza)

Orduñako Juan de Urdanegui jaunak utzi zituen herri bereko Familia Santuaren eliza eta horren ondoan jesuitentzat eraiki zen ikastetxea (egun oso aldatuta dagoena). Eraikin hau, barroko apaindutzat har litekeenaren lehendabiziko lekukotasun da, apika, nahiz eta XVII. mendeko Bizkaiak ez zeukan joera horrekiko grina handiegia. Barroko hori Santiago de Raón jaunak ekarri zuen Ordulara, bere familiarekin batera Errioxan porturatu zen Frantziako arkitekto garrantzitsuak, alegia. Konplexu honen diseinuan parte hartu zuen 1680. Urtean. Aurrealdea da eraikinean aurki daitekeen deigarriena, eta berori oso ondo integratzen da plazan arkuz betetako zirkuituan. Aurrealdearen gainean jesuiten anagramak dauzkaten hiru txartel handi daude, eta ondoetan bi solairuko ezpatainak ditu; azken horien artean sustatzailearen armarria aurki dezakegularik. Tenpluaren estiloarekin bat etorrita, altzariak ere barrokoak dira eta burualdeko erretaula eta San Joseri eta Bihotz Sakratuari eskainita dauden gurutzadurako biak gertatzen dira.

(Bizkaiko Foru Aldundia)

Gaur egungo eliza jatorriz Jesuiten Ikastetxearen kapera zen. 1767an jesuitak kanporatu ondoren, parrokia-eliza bihurtu zen San Joan Erreal izenpean, San Joan Merkatuaren parrokia hara eraman baitzen 1769an. 1870ean, Jesuiten Ikastetxearen kapera izan zen berriro 1932ra arte. 1964an, Murialdoko Josefita Aitek eskuratu zuten eta gaur egun Familia Santuaren Eliza da. Karitate-etxe bat ere bertan zegoen.

(Auñamendi Eusko Entziklopedia)

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Urduña udalerri-burua (90 m.ra) · Aduana eraikina (111 m.ra) · Udaletxea eraikina (113 m.ra) · Ortés de Velasco jauregia (183 m.ra) · Andra Maria eliza (206 m.ra) · Nuestra Señora del Buen Suceso ermita (339 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints