Balerdiko itzulia Azkaratetik ibilbidea

inaxio·k

2026/08/29 - 20:24

6 klik
Abiapuntua: Azkarate
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:1000 m
Eskema: Azkarate - Hilerria - Astunalde - Arrubi - Balerdi -Arrubi - Zabalegiko ataka - GR 20 - Urdilleko lepoa - Azkarate
Luzera:13.50 km
Iraupena: 5 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik
Lurraldea:Araitz
Noiz egina: 2026-08-29

Aparteko begiratoki honetara igotzeko ibilbide ederra, Azkarateko elizaren ondotik abiatuta. Hilerrira igo lehendabizi eta Balerdiren oinera arrimatu eta gero mendia inguratu behar dugu Astunaldeko igoerara gerturatzeko. Bidea ez da horren nabarmena tarte horretan, ez dago seinalatuta, baina arrasto nabarmenenari jarraituz asmatuko duzue. Astunaldeko arrastoan sartuz gero igoera latza dugu aurrean, sarri belarrak ezkutatzen duen bidezidor estu batean gora. Astunaldeko lepora helduz gero paisaia zeharo zabaltzen da. Arrubira igo eta Balerdira jaitsi behar dugu gero, bien arteko bizkar luzean behera. Balerdira gerturatu ahala bizkarra estutu eta gandor zorrotz bihurtzen da, hortan datza ibilbidearen zailtasun nabarmenena, ez da bertigoa dutenentzako tarte egokia. Baina bizpahiru lekutan arreta pixka bat jarriz gero ez da pasarte zaila (zailagoa harria bustia badago edo haize handia badabil).

Jaitsiera, Arrubi tontorrera berriz igo eta gero, Amezketa aldeko bidea hartuta egingo dugu, GR 20aren arrastoaren bila; hark eramango gaitu bueltan Azkaratera.

Bidean ikusi beharrekoak:
Arrastoa:
EranskinaTamaina
20260829-azkarate-balerdi-arrubi.gpx159.13 KB

Komentariorik ez..