Traslaviña Dorrea eraikina

Enezubi·k

2026/09/02 - 21:53

Traslaviña Dorrea. Artzentales (Traslaviña)
Traslaviña Dorrea. Artzentales (Traslaviña) ©Enezubi (20260829)
24 klik
Beste izenak:
  • Miranda Dorrea
  • Torre de Mendoza y Puente
Udalerria:Artzentales
Mendea: XVI
Iraupen egoera: Nahiko ona

Traslaviñako dorrea Bilbo-Karrantza errepidetik metro gutxitara kokatzen da, Santa Mariaren Parrokiatik eta Linaresko igoeraren hasieratik (Arcentales) hurbil.Ederki bereiztutako bi zatiz osatzen da, dena den, kronologikoko eta estilo aldetik oso gertukoak dira biak, XVI. mendean egin baitziren. Gotor-etxe bat da eta bertan bizitzeko zati bat gehitu zitzaion eraiki zen unea baino beranduago.Lau angeluko oinplanoa eta itxura kubiko nabarmena ditu dorreak, lau isurkiko estalkia duelarik. Beheko solairua, bizitzeko solairua eta ganbara ditu, eta harlanduxkoz, hareharriz eta kareharriz aparejatua dago, harri txikiz betetako horma-atal bikoitza eratuz. Ertarotik aldaketa garrantzitsuak jasan ditu eta ondorioz, material eskasagoz konpondutako gune ugari ditu.Beheko solairuak ez du jatorrizko baoetatik bat bera ere kontserbatzen, ustez, argi-zuloak eta kortako sarrera besterik ez zirenak. Argi-patio bat zeharkatuz goiko sarrera batera irits daiteke lehen solairuko fatxada nagusian, eta gainerako fatxadetan, saieterak eta beranduagoko bao dintelduak daude. Baina, bizitzeko solairu horretako bao zaharretan daude eraikinaren dekorazio-motibo urriak.Eskuineko fatxadari atxikita jauregia dago eta horren ardatz handia gotor-etxea bera baino handiagoa da.Bere horma-atalak entokatutako harlangaitzez eginak daude, tamaina aldetik oso irregularrak dira eta hareharria eta kareharria konbinatzen dituzte. Ertzetetan berriz, hareharrizko harlanduxkoz eginiko kate bikoitzak ditu luze-zeharka ipinita. Harlanduzkoak dira ere baoetako ertzak eta ganbarako almenatua.Beheko solairuak, kortak, dinteldutako bi sarrera moderno ditu eta ez dago jatorrizkoen arrastorik. Lehenengoa da solairu garrantzitsuena eta 88 bat metro karratuko gela batek osatzen du. Gaur egun, kanpotik irits daiteke bertara argi-patio zabal bat zeharkatuta. Horretan eta atzealdeko fatxadan lau arku konopial daude, zertxobait desberdinak eta triangelu alderantzikatuak osatzen dituzten harlanduzko sailen gainean finkatuta. Hoormen lodiera dela eta, kanoiak eskartzanuak dira leihoen barnealdean.Solairu horren gainean, nekazaritza-erabilerako ganbara bat dago. Horren gainaldea zabaldu egiten da soroko produktuak aireztatu ahal izateko.Arkitektura militar eta etxebizitza-arkitekturako ale ikusgarria de Traslaviñako multzoa. Estilo gotiko-errenazentista du eta XVI. mendean egindakoa da. Goiko areto edo sala duen dorreen tipologiakoa da bere tamainagatik, garitak eduki izana agiri bidez frogatuta egoteagatik eta fatxada berezituetan bi sarrera izateagatik. (Ondarea).

Dorrea zeinarena zen Traslaviña leinua Juan García de Traslaviñak sortu zuen 1400. urtean. Baliteke dorre hau XV. mendearen amaieran edo XVI. mendearen hasieran eraiki izana Pedro Hurtado de Traslaviña-La Puente jaunak, 1499ko eta 1512ko erregistroetan aipatzen dena. XVI. mendearen erdialdean, jauregi eder bat gehitu zioten atzeko fatxadan, Bizkaian bakarra bihurtuz. XVII. mendean, Hurtado de Mendoza familiaren eskuetara pasa zen. Jatorriz oso altua zen, baina XIX. mendera iritsi zen gaur egun ikusten dugun bezala txikituta. (castillosdeespaña.es).

Iruzkinak

Komentariorik ez..

Gertuko helburuak

Traslaviñako Andra Mari eliza (80 m.ra) · Traslaviña auzoa (184 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints