Jakako harri-koskorra ibilbidea

Jose·k

2009/01/23 - 21:01

1190 klik
Abiapuntua: Oroeleko Paradorea
Zailtasuna: Zailtasun gutxikoa
Igoera metatua:600 m
Eskema: Paradorea – mendi-bizkarra – Oroel
Luzera:10.00 km
Iraupena: 2 ordu 30 minutu
Ibilbide mota: Joan-etorria bide beretik
Lurraldea:Huesca

Oroeleko Paradoreko aparkalekutik (1.175 m.) bidezidor bat barneratzen da basoan. “Cruz” dioen seinale batek bide zuzena dela erakutsiko digu. Gezi urdinak ere izango ditugu lagun, tarteka, baso itxian gora sigi-saga etengabean goazela. Bidea hain da berdina igoera guztian, ezen behin eta berriz toki beretik igarotzen ari garela irudituko baitzaigu.

Mendi-bizkarreko lepo batetara iritsiko gara (1.668 m.; 55'). Zailena egina dugu jada. Mendebalderantz jarraitu behar dugu, gandorra baino zertxobait hegoalderago doan bidezidor garbitik, gurutze beltz handi batez apaindua dagoen tontorrera iritsi arte (1.770 m.; 1h15').

Komentariorik ez..