Araiatik Altzaniara ibilbidea

JFdeA·k

2009/05/31 - 20:59

2192 klik
Abiapuntua: Araia
Eskema: Araia-Iturriotz-Azkosaroi-Elurzuloak-Aratz-aratzarte-Allaitz-Allarte-Allaitz txiki-Atabarrate-Umandia-Atabarrate-Allarte-Gaztazapadoi Txabola-Zirauntzaren iturburua-Araia
Iraupena: 6 ordu
Ibilbide mota: Itzulia, jaitsiera beste bide batetik

Araia Aratz gainaren bila Iturriotzen eztarria freskatu ostean, atzera gorantz Azkosaroitik aurrera. Aratz gainera heldu aurretik Elurzuloak tontorrean izan gara.

Aratzetik E.rantz arteko gain eta lepoetatik Umandiaraino. Umandiatik, berriz, M.ra, Atabarratera. Lepo honetatik H.aldeko magaletik Allartera. Allartetik Araiaranzko bidea hartu dugu San Migeleranzko bidezidorretik, ez zarete damutuko.

Aratzen H.ko magaletik M.alderantz. Bidean Gaztazapadoi txabolatik igarotzen da.

Araiara heldu aurretik nire mendilagun handiari, Sanbari, ezin sari hoberik eman. Zirauntzaren iturburura jo dugu. Bertan freskatu ederra hartu du.

Paraje hauetara arrimatzen bazarete ez utzi Iturburua ikusi barik.

Komentariorik ez..