Txaparro mendia

zuriain·k

2010/02/01 - 08:54

San Martingo baseliza
San Martingo baseliza ©zuriain (20100130)
2063 klik
Altuera:693 m
Beste izenak: Añorbe
Abiapuntuak:
  • Eneritz
  • Añorbe
Lurraldea:Nafarroa

Hainbat dira Nafarroako erdigune geografikoa aldarrikatzen duten herri eta ibarrak: Orba, Erriberri, Iruñea bera... kalkulurik zehatzenek Muru-Artederreta herriaren inguruetan kokatzen badute ere, ez dirudi puntu sinboliko horren inguruko lehiak amaiera garbirik izanen duenik.
Txaparro mendia liteke beste hautagai bat. Añorbe eta Eneritz herrien artean kokaturik, mendialde xume hau txango atsegin baterako aitzakia izan daiteke, batez ere iparralderagoko bazterretan eguraldi kaskarra egiten duenetan. Bi gailur ditu, Txaparro (693 m) eta San Martin, (714 m). Azken hau Añorbe herriaren gainean goititzen da, eta izen bereko baseliza handiaren kokalekua da. Tenplu honetan ermitariak bizi izan ziren ez oso aspaldi arte. Ekaitza zekarrenetan baselizako kanpaia jotzeko ohitura omen zuten gizon bakarti haiek.

Komentariorik ez..

Near targets

Santo Domingo eraikina (542 m.ra) · Montemotxa mendia (981 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints