- San Lorentzo
- San Lorenzo
Izena: San Laurendi. Herriak San Lontzo esaten dio.
Ermita honetatik Erosoko San Tomas ikusten da.
Azalpena: oinplano angeluzuzena, 9,11 x 6,18 m. Harlangaitzezko hormak, ertzetan harlanduekin. Hiru isuriko teilatua, hiru zertxaren gainean. Burdinazko kanpandorrea, kanpaiarekin eta puntan burdinazko gurutzea. Aurrealde nagusian dinteldun atea eta bi leiho. Beste bi leiho epistolaren aldean. Denak burdinazko barrotez babestuak. Zementuzko zorua. Egurrezko korua du. Oinetan arkupea. Honen gainean dago korua, egurrezko egitura du eta ermitaren hirutik bat hartzen du.
Irudiak:San Laurendi.
Margolanak: Jesusen Bihotza eta Mariaren Bihotza.
Kontserbazio egoera:Ona.
Iruzkinak
Komentariorik ez..
Gertuko helburuak
Bidekoetxea auzoa (401 m.ra) · Asteitza auzoa (432 m.ra) · Bedia udalerria (491 m.ra) · Murtatza auzoa (510 m.ra) · Jauregi auzoa (616 m.ra) · San Juan Bataiatzailea eliza (674 m.ra) · Elexalde auzoa (724 m.ra) · Santo Tomas ermita (755 m.ra) · Eroso-Ugarte auzoa (835 m.ra) · Barroeta auzoa (951 m.ra) ·
