Kokori mendia

zuriain·k

2014/05/19 - 09:05

Kokori, Azkua eta Asketako gailurrak
Kokori, Azkua eta Asketako gailurrak ©zuriain (20140308)
1060 klik
Altuera:732 m
Beste izenak: Soralazar
Abiapuntuak: Etxalarre
Lurraldea:Nafarroa

Aizkolegin hasi eta mendebalderantz hedatzen den mendikate luzeak adar indartsuak bidaltzen ditu Etxalarre gainera. Azkua gaina pasata, mendikateak garaiera galtzen du, Onddierreka eta Ittutako errekek hautsita.
Etxalarre eta Sunbilla arteko mugan, Kokori dugu zonalde honetako mendirik interesgarriena, bai ikuspegi zabalengatik, bai Azkuako bidean beste mendi batzuk ezagutzeko aukera ematen duelako. Etxalarreko Larrapil-Sarriku auzotik abiaturik, Menditxorrotx izeneko punta izanen dugu gidari. Ohiko bideetatik aldendu nahi izanez gero, han izanen dugu Loitako muino ederra, pinuek eta ehiza postuek zainduta.

Komentariorik ez..

Near targets

Azkua mendia (711 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints