Monaxketa mendia

zuriain·k

2015/07/28 - 12:33

Monaxketako bizkarra
Monaxketako bizkarra ©zuriain (20150515)
1251 klik
Altuera:945 m
Abiapuntuak:
  • Leurtza
  • Urrotz
  • Beintza-Labaien
Lurraldea:Nafarroa

Leurtzako urtegi txikiak inguratzen dituzten mendietatik ez altuena baina bai ederrenetakoa izanen da Monaxketa. Munazorrotzetik Orraita lepoak bereizita, harrizko gandor zorrotz bat abiatzen da iparralderantz, Urrotz herrixkaren gainean amilduz. Lau haizeetara zabalduriko gailurretik Malerrekako bazterren ikuspegi ezin hobea izanen dugu, txangoa inguruko beste mendi batzuekin konbinatuz edo urtegietako atseden lekua bisitatuz. Jarraitzen erraza den GR bide baten arrastoak lagunduko digu Orraitako lepora heltzen, Leurtzako urtegien ingurutik nahiz Beintza-Labaien herritik abiatuta.

Komentariorik ez..

Near targets

Munazorrotz mendia (896 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 25·ra, 25 guztira