Altuera:505 m
Zerrenda:Euskal Mendiak
Lurraldea:Nafarroa
Interesgarria da beti Moncayuelo bezalako gainen bat sakelan edukitzea, eguraldi kaskarreko egunetarako. Euri arriskua txikiagoa izateaz gain, pista zabaletan ez gara lokaztuko. Haizerrotek hartutako gainak dira, eta labore soroak ia gailurretaraino iristen dira, baina gailurrean topatuko dugun erpin geodesikoak adierazten duenez, Nafarroa hegoaldeko paisaia zabalak miretsiko ditugu tontorretik.
Komentariorik ez..