Altuera:699 m
Beste izenak:
Alto del pecho
Zerrenda:Euskal Mendiak
Abiapuntuak:
Olejua
Lurraldea:Nafarroa
Monjardingo gailur ezagunetik mendebalderantz bizkar luze bat zabaltzen da, Olejua herriaren gainean amaitzen dena, berriz ere jarraitzeko San Gregorioko mendilerroan. Olejua (edo Alto del pecho) da bizkar horren azken gaina, eta aukera ematen digu Monjardinera beste bide batetik igotzeko (Villamayoreko ohiko bidea baztertuz) Arristros mendatetik abiatuta.
Bidea ez zaigu beti erraza izanen, Olejuako gailur xumea sasiek ongi babesturik baitago, baina nork erran du zailtasunak txarrak direla?
Komentariorik ez..