Kortabakoitz mendia

zuriain·k

2019/05/28 - 09:53

Kortabakoitz
Kortabakoitz ©zuriain (2019-05-28)
226 klik
Altuera:582 m
Beste izenak: Arrosia
Mendialdea:Arrosia
Abiapuntuak: Arronitz
Lurraldea:Nafarroa

Arrosia mendilerroa ordoki zabal baten erdian altxatzen da, Arronitz, Sesnma eta Los Arcos/Urantzi herrien artean. Arrosiako gainak talaia ederrak dira begiak iristen direneraino zabaltzen diren soroen gainean. Pinudiek mendilerroaren ekialdea hartzen dute, baina Kortabakoitz gaina soila da, eta ez dugu oztoporik izanen paisaia ikusteko. Mendiko gainealdean terraza batzuk ikusten dira, agian Arrosiako oppidumaren arrastoak. Bertan, Burdin Aroan, estatu-hiri gotortu bat egon omen zen, talaia natural horrek ematen zuen defentsa eta zaintza aukerak baliatzen zituena.

Komentariorik ez..

Near targets

Baia mendia (967 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints