Las Cuestas mendia

zuriain·k

2019/12/04 - 12:36

Las Cuestasoko gailurra
Las Cuestasoko gailurra ©zuriain (2019-12-04)
3 klik
Altuera:524 m
Beste izenak: Nevera
Abiapuntuak: Urantiz/Los Arcos
Lurraldea:Nafarroa

Urantiz/Los Arcos ekialdetik babesten duen bizkarra dugu Las Cuestas. Erliebe leuneko mendixka izanik, malkar harrigarrietan isurtzen da herriaren gainean. Gainaldea ez da oso erakargarria. PInudiak zati txiki bat besterik ez du hartzen, eta landaretza nahiko zigortuta dago jende, ibilgailu eta azienden eraginez. Gainaldea antzeko garaiera duten muinos osatuta dago, eta zaila da gailurra kokatzea. Sitnaren maparen arabera, punturik altuena ur deposituaren mendebaldera dago, baina metro bat gutxiago duen kota bat adierazten du ekialdean.
Hoberena, paisaia zabalak, norabide guztietan zabalik.

Komentariorik ez..

Near targets

Los Arcos (592 m.ra) · Frantziskotarrak monastegia / komentua (615 m.ra) · San Sebastián eraikina (673 m.ra) · Santa María eliza (679 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints