Oteitzoiana mendia

inaxio·k

06/09/2005 - 22:18

Meate aldetik (IE) ikusita
Meate aldetik (IE) ikusita ©inaxio (2003-08-24)
3146 klik
Altuera:685 m
Beste izenak: Oteixon
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Narbarte
  • Oieregi
  • Sunbilla
Lurraldea:Nafarroa

Baztan eta Bortziri aldeko beste asko bezala inguruko etxe eta baserrien harri gorri berarekin egindako mendia da Oteitzoiana edo Oteixon (izen horrekin ageri da bertako seinaleetan eta zenbait mapatan). Bertara heltzeko biderik aproposena Sunbila eta Narbarte lotzen dituen NA.106 PR bidea da, Meateko lepotik pasatzen baita, Meate eta Oteixon lotzen dituen lepotik. Meate IEan dagoen beste gain bat da, zerbait apalagoa. Ikuspegi ederrak ditu inguruko mendien gain: zerrenda luzea osatu daiteke begibistan daudenekin. Hondatutako borda ugari ikus daiteke inguruetan: lastima da horiek denak hondatzen uztea, Meateko lepoan dagoena batez ere. Erpin geodesiko batek markatzen du tontorra, ez du buzoirik ageri (2003-8-24). Ibilbidea edo egonaldia luzatu nahi izanez gero bertan da Bertizko parkea, Meateko gainaren bestaldean.

Komentarioak

    kaixo mendizaleok, duda bat diat eta argitu nahiko nikek.
    Ea Oteixon edo Oteitzoiana mendira igotzeko Doneztebetik igo al daiteken.
    Norbaitek baleki eskertuko nikek nire korreora bidaltzea. Eskerrik asko.

Near targets

OTEIXON trikuharria (188 m.ra) · MIATE trikuharria (389 m.ra) · OTEIXON 2 zutarria (851 m.ra) · OTEIXON 1 zutarria (862 m.ra) · OTEIXON 3 zutarria (896 m.ra) · MALLURKETA zutarria (911 m.ra) · SUSPIRU 1 hego trikuharria (959 m.ra) · OTEIXON 4 zutarria (970 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 37·ra, 37 guztira