Ohiko galde-erantzunak

Webgunea erabili nahiz parte hartzeko orduan sort daitezkeen zalantzak argitzeko orria da hau. Behar duzun erantzuna aurkitzen ez baduzu, galdetu lasai.


Hau gure natur-ingurunea ezagutu eta ezagutzera emateko asmoz sortutako webgunea da. Jasotzen duen edukia elkarlanean osatua da eta nahi duenak parte hartzeko moduan eratua dago.

Erabiltzaileek erantsitako eduki gehiena (orriak, argazkiak, oharrak) bere izenean gordeta gelditzen da eta nahi duenean ezabatu dezake, baldin eta gainontzeko erabiltzaileei eragozpenik sortzen ez badie. Esaterako, mendi berria erantsiz gero, mendiaren orria ez da ezabatuko, gainontzeko erabiltzaileei erabili egingo dutelako (bertan egonak diren ala ez markatzeko esaterako), baina nork bere argazkiak noiznahi ezabatu ahal izango ditu.

Lehenengo egitekoa webgunean erregistratzea da. Erregistratu eta login eginez gero, webgunean bertan ikusiko duzu bera osatzeko edozein erabiltzaileri eskaintzain zaion hainbat aukera: orri berriak sortu, argazkiak eta oharrak erantsi, argazkiak baloratu, e.a.

Webgunea elkarlanean egina da, hainbat lagunen artean osatu dira orain jasotzen diren edukiak. Webgunearen sortzailea Inaxio da, Errenteria aldeko mendizale bat.

Webgunean jasota dauden megalitoen datuak hainbat iturritatik jaso dira. Megalitoen fitxan egiten da bakoitzaren iturburuaren aipamena.

Nafarroako gehienak HilHarriak taldekoek osatutako zerrendatik jasoak dira, eta baita beste zenbait artikulutatik. Gipuzkoakoak Arantzadiren Gipuzkoako Karta Arkeologikotik jasoak dira, eta Bizkaikoak Bizkaiko Karta Arkeologikotik.

Megalitoen kokapena ez da beti zehatza, askotan mapak erabiliz ezarritako kokapena da jasota dagoena eta, ondorioz, errore-tartea 100, 200 edo 300 metrokoa izan daiteke, inguruaren arabera.

Megalitoen kokapena zehazten joatea da gure asmoetako bat eta, esan beharrik ez dago, gustura jasoko genuke zuen laguntza zeregin horretan. Megalitoaren kokapenaren inguruko daturik eman nahi izanez gero, nahikoa duzue komentario batean eranstea dagokion orrian.

Kokapena zehazteko era egokiena GPSaz bertan jasotzea izango litzateke, baina gogoan eduki behar da GPSak berak ere baduela errore-tarte bat, eta tarte hori handi xamarra izan daitekeela ingurua eta egoeraren arabera, alegia, aparatuari seinalea egoki jasotzea eragozten dioten elementuen arabera (basoa, eguraldia, orografia itxia...).