Olano mendia

inaxio·k

09/06/2005 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20240319)
5552 klik
Altitud:1.082 m
Zerrenda:EHMK
Puntos de partida:
  • Egino
  • Ziordia
Lurraldea:Araba

Altxor asko gordetzen ditu mendi honek bere inguruetan, mendia gauza handia ez bada ere. Lezea da horietako bat, mendia alderik alde zeharkatzen duen leize-zulo izugarria. Jende asko ibili da leize horretan zehar 'kainoi jaitsiera' egiten. Hegoaldeko irteera ikusgarria bada, iparraldeko sarrera ez da makalagoa. Ingurua eta mendia dena da kararria eta Lezearen inguruko hormetan jendea eskalada praktikatzen aritzen da. Beste elementu ikusgarria Lezearen gaineko gandorra da, zorrotza izateaz gain sekulako estraplomoa baitu iparraldean. Eta hori aski ez bada, bada 'zulotxo' bat horma alderik alde zeharkatzen duena (5. arg), 100 m inguruko estraplomoa duena beste aldean. Hegoaldeko hormetan ibiltzeko arazo handirik ez dago, baina iparraldekoan kontuz ibili beharra dago. Horixe, Euskal Herriko bazterrik ikusgarrienetako bat. Gomendatutako ibilbidea: Lezea - Olano - Arbara - Albeiz - Lezea, Olanora igotzerakoan goiko ertzera jo eta amildegi ikusgarriari erreparatuz.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Aratz Lezetik Leze (Ilarduia) 1400 m ietxaburu
Illaragorriko itzulia Lezea 1300 m inaxio

Comentarios

No comments.

Near targets

OLANO etxola hondoa (137 m.ra) · OLANO zutarria (381 m.ra) · LA PIEDRA trikuharria (743 m.ra) · LA PIEDRA zutarria (764 m.ra) · Lezea koba (995 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.

1·tik 41·ra, 41 guztira