Olate mendia

zuriain·k

30/12/2010 - 08:03

Olateko mendebaldeko muturreko kasko zorrotza
Olateko mendebaldeko muturreko kasko zorrotza
©zuriain (20101219)
3056 klik
Altitud:934 m
Beste izenak:
  • Olhate
  • Aldaburu
Mendialdea:Auza
Puntos de partida:
  • Izpegi
  • Aldude
Lurraldea:Nafarroa

Auzara Izpegiko bidetik joaten direnean, mendizaleek gandor zorrotz bati erreparatzen diote, Nekaitzeko lepoa iparraldetik zaintzen duena. Baztango ibarretik are itxura zirraragarria du mendi honek, Auza erraldoiaren aurreko hortz zorrotz baten antzekoa.
Bide eder pare bat daude Izpegitik mendi honetara igotzeko erabil ditzakegunak. Lehenbizikoa, marka zuri-berdeekin horniturik, Izpegiko bentaren atzealdetik abiatzen da, eta Usatxarreta eta Olate arteko lepora ateratzen da. Bigarrenak Usatxarreta ekialdetik inguratu eta Nekaitzeko lepora iristen da. Bata zein bestea erabilita, azken metroak gandor deseroso baina arrisku txikikoan barrena igo beharko ditugu. Ez da oso erraza punturik gorena zehaztea eta pare bat kairn daude gandorrean. Mendebaldeko muturrean, altuera txikiagoko baina itxura ederreko punta bat dugu zain, Baztan gaineko ikuspegi paregabea eskaintzen duena.
Mikel Belaskoren hiztegian aipaturiko bi mendien izenen azalpenak aurkitu ditugu: Olate = Ola (mendiko etxola) + Ate. Usatxarreta = Usategi + txar + eta.

Ibilbideak

IbilbideaAbiapuntuaGorabeheraNork
Olate, Elhorriko Kaskoa eta Urrizpilota Izpegitik Izpegi mt. 550 m inaxio

Comentarios

No comments.

Near targets

OLHATEKO LEPOA tumulua (415 m.ra) · ELORTA zutarria (689 m.ra) · NEKAITZ harrespila (689 m.ra) · NEKAITZ zutarria (696 m.ra) · Xorilepo zutarria (830 m.ra) · ELORRIETAKO BORDA zutarria (891 m.ra) · ELORRIETA harrespila (932 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

No comments.

1·tik 29·ra, 29 guztira