Ilarratxa (San Kristobal) mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Tontorra
Tontorra ©Enezubi (20230826)
2759 klik
Altuera:1.145 m
Beste izenak: San Cristóbal
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Kontrasta
  • Iturrieta
  • Uribarri
Lurraldea:Araba

Kontrasta herriaren gainean erakusten dituen hormak izango dira mendi honen bereizgarri, baina Kontrastatik begiratuz gero nahikoa itxura zatarra erakusten du, idortutako buztinezko aldapa biluziak, antena instalazioa gain-gainean... ez da hori tontorra ordea, tontorra mendebalderago dago, pagadi eder baten azpian eta bere oinean zabaltzen den haran luzeari begira. Iturrieta aldetik dator antena instalaziora heltzen den asfaltozko pista.

Mendialdea*: Iturrieta

Komentarioak

    Profile picture for user inaxio

    Herritik mendira abiatzean txakur txiki batek aurrea hartu eta nire zain gelditu zen hilerritik aurrerako bidean. Herritar batek esan zidan bertatik abiatzen ziren mendizaleekin igotzeko ohitura izaten duela txakurrak eta joateko lasai, bazekiela nola itzuli. Hala egin nuen eta oso txakur zintzoa dela esan behar. Buelta osatu ondoren herrira itzuli eta orduan desagertu zen txakurra herriko kaleen artean. Argazkietan ageri den hori da txakurra.

    In reply to by inaxio

    Atzo, urriak16, Kontrastatik San Cristobal eta Bitigarrarako joan-etorrian txakurtxo bera lagun izan genuen egun osoan.

    Profile picture for user inaxio

    Euskal Herriko Mendien Katalogoaren 2007 argitalpenean:
    "Inguru horretako hiztunengan bizirik dirauen toponimoa berreskuratzen da eta, bilaketarako lagungarri gisa, santu izena uzten da oraingoz, hori bai, euskal grafia emanik.
    Se recupera el topónimo aún vivo entre los hablantes de la zona, si bien por el momento dejamos el nombre del santo como ayuda para su búsqueda, eso sí, dándole grafía eusquérica."

Near targets

ESKIBELA eremu tumularra (176 m.ra) · SAN CRISTOBAL tumulua (951 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints