Loreak gehienez 9 mm luze dira, eta ezproi labur-laburra dute, gehienez 4 mm-koa; luku oso luzeak eta loreanitzak; haziak hegalgabeak dira, triangeluarrak edo tetrameroak, eta aurpegietan zimur sakonak edo papila zabalak dituzte (9)
Pedizeloak brakteak baino 2-5 aldiz luzeagoak dira; lorexaki bifidoak; haziek ez dute hegalik eta 3 edo 4 aurpegi dituzte, zimurxeak (10)
Loreak oso handiak dira, garatuenak 25-35 mm luze, horiak; 6-10 mmko kapsulak, kaliza baino 2-3 aldiz luzeagoak; 20-40 mm-ko hostoak (11)
Hostoak 3-8 mm zabal dira, obatuak, obobatuak edo eliptikoak, zabal baino 1-2,5 aldiz luzeagoak, eta hirunaka daude, garbi ageri diren bertiziloetan, ia zurtoinaren luzera osoan zehar; lore horiak (12)
Lore urdinak edo moreak, gutxitan zurixkak; landare bizikorrak, bi urtez behingoak edo urterokoak; zurtoin etzanak edo dekunbenteak, laburrak; hostoak bertizilatuak izan ohi dira (13)
Komentariorik ez..