Melampyrum pratense

inaxio·k

2006/06/04 - 19:53

Landarea
Landarea
©inaxio (2006-06-04)
1186 klik

Lore-elkarte trinkoa, lau angelukoa; brakteak beherantz okertuta daude, eta oinaldean luzetara tolesturik daude eta hortz txiki asko dituzte; hosto eseriak (66)

Lore-elkarte laxoa, lore guztiak alde batean dituena; brakteak tente daude, eta oinaldean ez daude luzetara tolesturik eta hortz gutxi dituzte; hostoek txorten laburra dute (67)

 

Korolak (8)10-20 mm luze dira, hodia kaliza baino bi aldiz luzeagoa dute, eta eztarria ia erabat itxita dute; kapsula albo batetik irekitzen da; goiko brakteek oinaldean hortz luzeak dituzte (67)

Korolak 6-9 mm luze dira, hodia kaliza baino luzexeagoa dute eta eztarria guztiz irekita dute; kapsula bi alboetatik irekitzen da; goiko brakteak osoak dira edo hortz bakan eta txikiak dituzte

Generoa:Melampyrum
Forma biologikoa:Terofitoa
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:50 cm
Garaiera gehienez:1950 m
Ingurunea: Harizti, amezti, pagadi, erkamezti eta artadietako lur azidotuak, eta baso horien ordezko sastrakadiak.

Korolak (8)10-20 mm luze dira, hodia kaliza baino bi aldiz luzeagoa dute, eta eztarria ia erabat itxita dute; kapsula albo batetik irekitzen da; goiko brakteek oinaldean hortz luzeak dituzte.

Ugaritasuna: Ia lurralde osoa, Ebro Harana izan ezik: U

Komentariorik ez..