Izen arrunta (z):
eu: astorkia
Fruituek ertz osoa eta hegalduna dute; hostoxka luzanga/linealak, puntazorrotzak, mukroidunak, grisaxkak, sarritan tolestuak edo kanporakiribilduak; korola horixkak, zain arrosekin (36)
Hostoxkak 10-35 x (3)4-7 mm-koak dira; zurtoin sendoak, (2,5)3-6 mmko diametroa dutenak; kalizaren hortzek ile luze zutituak dituzte (37)
Hostoxkek 4-10(13) x 2-3(4) mm dituzte; zurtoin meheak, 0,5-2(2,5) mm diametrokoak; kalizaren hortzek ile adpresoak edo tente/zutituak dituzte (38)
Beste izenak:
O. sativa
Generoa:Onobrychis
Forma biologikoa:Kamefitoa
Lorearen kolorea:Arroxa
Tamaina gutxienez:15 cm
Tamaina gehienez:80 cm
Garaiera gehienez:1200 m
Ingurunea:
Bazka-landare gisa landatzen da eta sarritan basati bihurtzen da areketan eta lur alferretan.
Banaketa orokorra:Eurosiberiarra
Hostoxkak 10-35 * (3)4-7 mm-koak dira; zurtoin sendoak, (2.5)3-6 mm-ko diametroa dutenak; kalizaren hortzek ile luze zutituak dituzte.
Ugaritasuna:
Ia lurralde osoa: U(B)
Komentariorik ez..