El fuerte mendia

zuriain·k

2011/10/03 - 13:49

El fuerteko gailurra
El fuerteko gailurra ©zuriain (2011-10-04)
1361 klik
Altuera:863 m
Abiapuntuak:
  • Lintzoain
  • Zilbeti
  • Erroko mendatea
Lurraldea:Nafarroa

Erroko mendatearen iparraldean gain ez oso nabarmen batzuk hedatzen dira garaiagoak eta erakargarriagoak diren Egietako Gain edo Adi mendien bidean.
Karrobide, El Fuerte edo Izaurgiko gaina (Arrota, Mendien katalogoan) dira gain nabarmenak. Karrobide da altuena (899m) baina gailurra pinudi trinko batean izanik, ez da oso erakargarri gertatzen. Askoz atseginagoa gertatzen da El fuerte gaina: bere gailur zabaletik inguruko mendi eta bailarak ikusiko ditugu, batez ere hegoaldera begira.
Izaurgiko gainari dagokionez, heren gailur itxiak ez du interes handirik: katalogoko gain bat bildumara ekartzea besterik ez.

Komentariorik ez..

Near targets

OTSOLLAGA trikuharria (770 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints