Izu mendia

inaxio·k

2005/06/09 - 22:18

Izu tontorra
Izu tontorra ©inaxio (20060401)
3743 klik
Altuera:829 m
Beste izenak: Izkue
Zerrenda:EHMK
Abiapuntuak:
  • Arantza
  • Artikutza
Lurraldea:Nafarroa

Tontorraren inguruan larreak baditu ere inguru guztiak basoz inguratuta dauzka, pagadiak gehien bat. Oso bide garbiak eta atseginak. Izkue (Izue) izenaz ageri da zenbait lekutan.
Mikel Belaskoren Hiztegi Etimologikoan irakur dezakegu mendi honen izena "Ihi" (junco, gaztelaniaz) eta "zu" abundanzialaren elkarketaren emaitza dela.

Komentarioak

    Oso interesgarria da Artikutzako ibilbidea, ezagutzen ez dutenentzat oso gomendagarria. Herria eta urtegia ondo zainduta daude. Pena bat da hainbeste ehiztari, motor eta 4x4 ibiltzea goiko aldean. Eta hemendik animatu nahi det guztiori ibilaldiak gehiago bidaltzea. Aupa

    In reply to by Aritz

    Nahiz eta ez izan oso urrutikoa, orain arte ez nuen ezagutzen Artikutza ingurua,merezi du benetan.Guardaetxean(Eskas)hiru ibilbide hondo seinalatuak hasten dira,batenat erabat basoan.

    Lehen aldia gaurkoa Artikutzan, 24 urterekin. Atzorako hartu nuen printzipioz Donostiako Udaletxeko orria, baina ezin izan nuen joan lanarengatik. Gaur ordea, bai, nahiz eta eguraldia desafiatsu egon. Barrera pasa eta frontoiaren parean, bada kartela bat Izu seinalatzen duena. Arazorik gabe eramango gaitu buelta batzuetan zehar, eskubirako bidegurutzea ikusi arte. Pagadi ederrean barrena gaindituko dugu galdutako desnibel osoa. Azken metroak, belardian barrena, paregabeak, nahiz eta gaurko eguraldia kaskarra izan. Totalera 2 ordutxo. Artikutzako telefonoa: 943-481-030

    Profile picture for user inaxio

    Urte askoan Izuko gailurra eta bizkarrak bitan banatu izan dituen alanbre hesia kenduta dago, inguruko beste mendietan bezala. Hesolak nonahi ikus daitezke oraindik lurrean, zuri-zuri. Hainbeste bider bestela ikusita gero, falta somatzen da, baina hobe izango da horrela.

Near targets

IZUKO GAÑA harrespila (4 m.ra) · IZU HEGO harrespila (58 m.ra) · BUTXI trikuharria (223 m.ra) · IZURRIZTI I / IZURRIZTIKO EGIA harrespila (341 m.ra) · IZURRIZTI II / IZURRIZTIKO LEPOA harrespila (479 m.ra) · BUTXI tumulua (535 m.ra) · IZURRIZTIKO BIZKARRA harrespila (630 m.ra) · AMEKORRUN tumulua (644 m.ra) · ORIZMENDI BORDA tumulua (915 m.ra) ·

Beste mapatan ikusi

Waypoints

1·tik 34·ra, 34 guztira