Trifolium campestre

inaxio·k

2025/05/24 - 21:17

Trifolium campestre, Beraskoain aldean
Trifolium campestre, Beraskoain aldean ©inaxio (20250524)
8 klik

Kalizak 5(6) nerbio ditu; korola iraunkorra, fruituan orbelkara (64)

 

Kalizak 10-20 nerbio ditu gutxienez; korola erorkorra, edo fruituan irauten duen korola martzeszentea (65)

 

Korola arrosak edo zurixkak, 6-10 mm-koak; kalizaren hortz guztiak ia luzera berekoak dira, edo goikoak luzeagoak (81)

Korola horiak, zimeldutakoan marroiak, 3-7 mm-koak; kalizaren goiko hortzak askoz laburragoak dira behekoak baino (69,72)

 

Loreak 2-3,5 mm luze dira, eta estandartea giladuna, ia leuna eta leka baino luzexeagoa dute; lore-elkarte laxoa, sarritan lore gutxikoa (69)

Loreak (3)3,5-7 mm luze dira; estandartea ahurra edo laua da, baina ez giladuna, ildaska sakonak ditu, eta leka baino bi aldiz luzeagoa da; loreelkarte loreanitza eta trinkoa (71,72)

 

Hostoxka ia eseriak; estipulak obatu/lantzeolatuak dira eta oinaldea ez dute ez zabala ez biribila (70)

Erdiko hostoxkak peziolulua du, goiko hostoetan behintzat; estipula obatuak, oinaldean zabalak eta hedatuak (71)

 

Estiloa leka baino 4-6 aldiz laburragoa da; estipulak 2-7 mm luze dira; 3-5(6) mm-ko loreak (71)

Estiloa ia leka bezain luzea da; estipulak 7-14 mm luze dira; 5-7 mm-ko loreak (72)

Generoa:Trifolium
Forma biologikoa:Terofitoa
Lorearen kolorea:Horia
Tamaina gutxienez:5 cm
Tamaina gehienez:40 cm
Garaiera gutxienez:0 m
Garaiera gehienez:1500 m
Ingurunea: Zelaiak, belartzak, arekak eta etzeak.
Ugaritasuna: Ia lurralde osoa: A(U)
Kokapena:

Komentariorik ez..